XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pette Basabûrû
Lehen pheredika
Jente hunak, jin zideie
egûn gure behatzera,
Zeren phastoral berri bat
guatza zier erakustera.

Aldi huntako sûjeta
dateke gure herriko;
emanen deiziegûn jeian
girade ezagûtûko.

Segûr Pette Basabûrû
gû bezalako bat zen;
gure arthian sorthûrik
Ziberuko potiko zen.

Herria maite beitzian,
behar zian heben bizi;
Herritarretarik hûsten
etzian nahi ikhusi.

Basabûrûko Xaxia,
etxalteko prima huna,
begistatzen dû aspaldian
bildû naiz bere gana.